AMAIA PEREZ DE ARRILUZEA MADARIAGA

AMAIA PEREZ DE ARRILUZEA MADARIAGA

HIZKUNTZA PLANGINTZAN ADITUA ETA SOCIAL MEDIA MANAGERRA

UPV/EHUn lizentziatu nintzen Ingeles Filologian, Berlineko Humboldt Universitäten Erasmusa eginik. Bertan alemana eta katalana ikasteko aukera izan nuen, gaur egun nire eguneroko bizitzaren parte direnak. Niretzat hizkuntzak betidanik ezagutu nahi izan dudan informaziorako atari nagusia dira, munduarekin elkarkomunikazioa errazten didatenak baliabideak dira.

Alemanian bi urte bizi eta gero Euskadira itzuli nintzen. Bertan Soziohizkuntzalarita eta Hizkuntza Plangintza graduondokoa ikasi nuen, horrez gain, Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntza Formakuntza masterra ikasi nuen. Horietan ikasi nuen Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilpena eta menderapena oinarrizkoa dela XXI. mendeak irudikatutako komunikazio-agertokian.

Egun irakaskuntzan eta bestelako komunikazio digitalekin zerikusia duten proiektuetan dihardut. Komunitate birtualak kudeatzen ditut, haziarazten ditut, eta enpresen eta bezeroen eta haien ingurugiroaren arteko komunikazio zubiak ezartzen ditut. Oinarri eleanitza duten estrategia komunikatzaileak diseinatzen ditut, nire bezeroen presentzia Interneten eta Sare Sozialetan sendotzeko helburuarekin.

AHOLKULARITZA 2.0

AHOLKULARITZA 2.0

Zerk azaltzen du nire estrategia digitalaren emaitzen eta nire lehiaren arteko ezberdintasunak? Nire komunitatea egokia al da? Ezagutu zure estrategia 2.0ren eraginkortasuna.

COACHING DIGITALA

COACHING DIGITALA

Aholkularitza, formakuntza eta segizioa zure proiektu 2.0etan. Estrategia multi-plataformen diseinua, komunitate digitalen kudeaketa, blogginga… Eta askoz ere gehiago!

SARE SOZIALEN ANALISIA

SARE SOZIALEN ANALISIA

Erabil ezazu zure komunitatearen informazioa eta zure lehiarena estrategia globalak diseinatzeko, txoko merkatu berrietara hurbiltzeko eta zure enpresarako nahi duzun erreferentzialitatea lortzeko.

KOMUNITATE-ANALISIA

KOMUNITATE-ANALISIA

Zure komunitatea ezagutzeak zure mezuen hedapen jarraibidea identifikatzea erraztuko dizu. Iritzi liderrekin eta urrunago heltzen lagundu ahal zaituzten erabiltzaileekin gehiago eta hobeto komunikatzeko gakoak eskainiko dizkizu.

MERKATU IKERKETAK

MERKATU IKERKETAK

Erabili ingurugiro 2.0a gizartearen kontsumo ohiturak eta lehentasunak ulertzeko edo geroko produktu edo zerbitzu baten merkataratzea bideratzeko. Aliatu zure komunitatearekin!

IRITZI MEATZARITZA

IRITZI MEATZARITZA

Ezagutu zure enpresak edo proiektuak Sare Sozialetan sortzen dituen iritziak  modu ez intrusiboan eta inkesta telefonikoak edo presentzialak bezalako teknika garestirik gabe.