JORDI MORALES I GRAS

JORDI MORALES I GRAS

AHOLKULARIA ETA IKERTZAILEA 2.0

Bartzelonako Universitat Autònoman lizentziatu nintzen, Istanbuleko Koç Universitesin bost hilabete bizitzeko eta ikasiteko aukera izanda. Edonori gomendatzen diodan esperientzia paregabea. Berlineko Freie Universitäten Europar Gizarteak deituriko master bat ere egin nuen. Bertan berrikuntzaren eta disziplinartekotasunaren sinesle berretsi nintzen.

Euskadin bizi naiz orain dela 3 urte. EHU/UPVko doktoretza ikaslea naiz eta nire tesia Sare Sozialen Analisiaren eremuan garatzen ari naiz. Bizkaiko Diputazioak eskeinitako enpresa-haskutzarako eskualde-programan parte hartzeko aukera aprobetxatu nuen eta nire ikasketetan ikasitakoa enpresei eta enpresa munduan hasi berriei Sare Sozialetako haien estrategietan laguntzeko proiektu profesional batean berrinbestitzeko aurrera pausua eman nuen.

Estrategia digitalak diseinatzen eta aplikatzen ditut proiektu ezberdinen presentzia Interneten finkatzeko, sendotzeko edota hobetzeko helburuarekin. Estrategia bakoitzaren garapenerako informazio kanal egokienen inguruan aholkatzen dut eta horren garapen prozesuan laguntzen dut. Horrez gain, online komunikazio politika batek lehiarekiko aldea ezartzeko ezinbesteko informazioa eskaintzen dut. Horretarako, Sare Sozialen Analisirako tresna estatistikoak erabiltzen ditut jakiteko zein erabiltzaile diren ezagunagoak, eraginkorragoak, erreferentzialagoak, e.a., komunitate batean. Edo zeintzuk daukaten gaitasuna sarean erabiltzaile gehiago era eraginkorrean kontaktuan jartzeko. Gainera, komunitate batean elkarkomunikatzen diren taldeak identifikatzen eta haien ezaugarriak aztertzen ditut. Honek guztiak estrategia komunikatzaile dinamikoagoak eta hobeago prestatuak bideratzen laguntzen dit gerora nahi diren helburuak bete ahal izateko: ezagutzera ematea, erreferentzial bihurtzea, gehiago saltzea, e.a.

Twitter, Facebook, LinkedIn, Youtube, Instagram eta beste hainbeste historia osoko giza portaeraren datu biltegirik handienean bihurtu dira dagoeneko. Munduan existitzen diren datuen %90a baino gehiago azkeneko bi urteetan sortuak izan direla kalkulatzen da. Sare hauetan presentzia egokia izateak kolaboratzaile eta bezero potentzialekin kontaktua ezartzen lagunduko dizu sare sozialetan sortzen duen zure jarduerak—eta zure lehiarenak—sortutako datuen erauzketaren, finketaren eta analisiaren bidez; horrez gain, zure proiektua zuk nahi bezain urrun helarazteko beharrezko ezagutza eskura izatea lortuko duzu.